Xenpelar

Xenpelar

2010/12/09

Agin Rezola Txapeldun

Aitzol Barandiaranekin buruz burukoa jokatuta, Agin Rezolak irabazi du XX. Xenpelar Saria. Hirugarren Alaia Martin izan da, laugarren Julio Soto, bosgarren Odei Barroso eta seigarren Haritz Casabal. Puntuazioetan oso alde txikiak izan dira lehenengotk seigarrenera. Errenteria Hiria Kulturunea beteta eta bertso giro bikainean, goi mailako finala osatu dute sei bertsolari gazteek. Finaleko unerik hunkigarriena Aitzol Barandiaranek Agin Rezolari egin dion eskaintza izan da, honi malkoak eragiteraino; eta, jakina, Txapeldunaren agurra.

Anjel Mari Peñagarikanok, 1980. urteko Xenpelar Sariaren irabazleak, omenaldia jaso du eta bi bertso kantatu ditu oholtzatik. Antolatzaileak eta bertso zaleak benetan gustura agertu dira Txapelketarekin oro har, eta finalarekin bereziki.

No hay comentarios:

Publicar un comentario