Xenpelar
2010/12/09
Finaleko momentu batzuk
Diario Vasco-ko kronika
Agin Rezola ganó el Xenpelar
El joven bertsolari de Astigarraga se enfrentó a Aitzol Barandiaran
Finaleko sailkapena: Agin Rezola txapeldun
Hauek izan dira puntuazioak:
1. | Agin Rezola | 571 | |
2. | Aitzol Barandiaran | 564 | |
3. | Alaia Martin | 396 | |
4. | Julio Soto | 395 | |
5. | Odei Barroso | 387 | |
6. | Haritz Casabal | 381,5 |
Bertso onenaren saria Alaia Martinek jaso du bederatziko txikian hitza gaitzat hartuta botatako bertsoarengatik.
Agin Rezola Txapeldun
Anjel Mari Peñagarikanok, 1980. urteko Xenpelar Sariaren irabazleak, omenaldia jaso du eta bi bertso kantatu ditu oholtzatik. Antolatzaileak eta bertso zaleak benetan gustura agertu dira Txapelketarekin oro har, eta finalarekin bereziki.
2010/12/06
Finaleko protagonistak
2010/12/04
Baditugu jada sei finalistak
Antolatzaileak benetan pozik gaude bertsolariek emandako maila eta bertsotarako azaldu duten ilusio eta gogoarengatik.
Orain arte 125 bertsozalek jarraitu dituzte kanporaketetako saioak. Finala Niessen Kulturunean izango da, datorren abenduaren 8an, arratsaldeko 6etatik aurrera. Sarrerak 3 €-an jarriko dira salgai helduentzat eta 16 urtetik azpikoak doan sartuko dira. Niessen Kulturunean BERTAN erosi behar dira, beraz ez da aldez aurretiko sarera salmentarik izango.
III. Kanporaketa sailkapena
2. Haritz Casabalek 217
3. Jone Uriak 210
4. Manu Goioganak 209,5
5. Arrate Illarok 204
6. Asier Azpirozek 196
2010/12/02
2010/12/01
3. kanporaketako protagonistak
2010/11/28
2. kanporaketako sailkapena
Hauek izan dira puntuazioak:
1. | Agin Rezola | 229 | |
2. | Julio Soto | 225 | |
3. | Ane Labaka | 224 | |
4. | Patxi Iriart | 207,5 | |
5. | Saioa Alkaiza | 201 | |
6. | Izar Mendiguren | 192,5 |
1. kanporaketako sailkapena
Hauek izan ziren puntuazioak:
1. | Alaia Martin | 226 | |
2. | Aitzol Barandiaran | 218,5 | |
3. | Unai Gaztelumendi | 217 | |
4. | Oier Aizpurua | 209,5 | |
5. | Iñaki Aleman | 207,5 | |
6. | Ekhi Erremundegi | 195,5 |
2010/11/26
2. kanporaketako protagonistak
2010/11/25
1. kanporaketako protagonistak
Oarsoaldeko Hitzan Xenpelarri buruz
Xenpelar Saria indartsu etorriko da ostiralean
Indartsu etorriko da aurten Xenpelar Bertso Eskolak antolatutako Bertsolari Gazteen XX. Xenpelar Saria. Gazteak, baina maila oneko bertsolariak aurki daitezke aurtengo kartelean. Esate baterako, Julio Soto egungo Nafarroako Txapelduna, Jone Uria edo Alaia Martin. Hain zuzen, hiru horiek izango dira txapela janzteko hautagai nagusiak.
Horretarako, baina, lehenik eta behin kanporaketak gainditu beharko dituzte. Lehena, hain zuzen, ostiralean (hilak 26) jokatuko dute. Bertan, honako bertsolariak ariko dira: Alaia Martin; Aitzol Barandiaran; Oier Aizpurua; Iñaki Aleman; Unai Gaztelumendi eta Ekhi Erremundegi.
Bigarrena, berriz, hurrengo egunean (hilak 27) izango da. Bertan Julio Soto; Agin Rezola; Patxi Iriart; Saioa Alkaiza; Izar Mendiguren eta Ane Labaka ariko dira nor baino nor.
Azken kanporaketa abenduaren 3an izango da. Jone Uria; Odei Barroso; Arrate Illaro; Haritz Casabal; Manu Goiogana eta Asier Azpiroz izango dira parte hartuko duten bertsolariak.
Bi bertsolari, aurrera
Kanporaketa bakoitzetik bi bertsolarik egingo dute aurrera, eta horiek final handira pasatuko dira zuzenean. Abenduaren 8an izango da, Errenteria Hiria Kulturgunean, 18:00etik aurrera. Egun hori Xenpelar bera hil zen eguna da, eta haren omenez jarri dute orduan finala.
Kanporaketa guztiak, berriz, Xenpelar Etxean jokatuko dira, 20:00etan hasita. Gainera, horietara joateko ez da ezer ere ordaindu beharko; dohainik izango dira. Hori bai, final handirako sarrerak erosi beharko dira, baina prezio eskuragarria jarri nahi izan dute antolatzaileek: 16 urtetik gorakoek 3 euro ordaindu beharko dute sarrerarengatik, eta hamasei urtetik beherakoek euro bat.
Gazteen erakusleiho
Aurten hogei urte bete ditu Xenpelar Sariak, eta bera da bertsolari gazteen erakusleiho garrantzitsuena; alegia, handik bertsolari handiak atera dira. Ikusi besterik ez dago txapeldunen zerrenda: Iñaki Murua; Xabier Euzkitze, Jon Sarasua; Jon Maia; Uxue Alberdi; Angel Mari Peñagarikano… Hain zuzen, azken horri omenaldia egiteko asmoa daukate aurten antolatzaileek, eta finalean bera ariko da sariak banatzen. Bertsoren bat ere botako du Peñagarikanok, ikusleei hutsik egin gabe.
2010/11/23
Urtez urteko Xenpelar Sariak eta irabazleak
Urtea | Edizioa | Irabazlea | Non jokatu zen |
1971 | 1. | Juan Mari Narbaiza | On-Bide Zineman |
1979 | 2. | Iñaki Murua | Alameda Zineman |
1980 | 3. | Anjel Mari Peñagarikano | On-Bide Zineman |
1981 | --- | Sariketarik ez zen antolatu | Jaialdia bertsolari gazteekin |
1982 | --- | Sariketarik ez zen antolatu | Jaialdia bertsolari gazteekin |
1983 | 4. | Xabier Perez Euzkitze | Alameda Zineman |
1984 | 5. | Xabier Perez Euzkitze | Alameda Zineman |
1985 | 6. | Jon Sarasua | Reinan |
1986 | 7. | Jokin Sorozaba | Reinan |
1987 | 8. | Xabier Narbarte | Reinan |
1989 | 9. | Jon Maia | Gaztedin |
1990 | 10. | Jon Maia | Gaztedin |
1992 | 11. | Jexux Mari Irazu | 1992ko otsailean |
1992 | 12. | Jexux Mari Irazu | Alameda Zineman |
1994 | 13. | Ainhoa Agirreazaldegi | On-Bide Zineman |
1996 | 14. | Nahikari Gabilondo | On-Bide Zineman |
1998 | 15. | Amaia Agirre | Errenteria Hiria Kulturgunean |
2000 | 16. | Nerea Elustondo | Errenteria Hiria Kulturgunean |
2002 | 17. | Miren Artetxe | Errenteria Hiria Kulturgunean |
2004 | 18. | Iñaki Apalategi | Errenteria Hiria Kulturgunean |
2006 | 19. | Uxue Alberdi | Errenteria Hiria Kulturgunean |
2008 | --- | Sariketarik ez zen antolatu | Jaialdi berezia |