Xenpelar

Xenpelar

2010/11/23

Historia pixka bat


Bertsolari gazteen Xenpelar Saria, 1971n sortu zen, herriko euskaltzale eta bertsozale batzuen ekimenez. Zortzi urteko etenaldi baten ondoren, Ereintza Elkartearen ardurapean berreskuratu zen. Geroztik, hasieran urtero egiten bazen ere, azken urteotan bi urtez behin antolatzen da, urte pareetan zehazki (...1996, 1998, 2000, 2002, 2004, 2006). 2008koan, salbuespen gisa, ez zen lehiaketarik antolatu; jaialdi berezia egin zen.
Sorreratik, bertsolari gazteentzat erreferentzia garrantzitsua izan da Xenpelar Saria; gaur egun ere, lehiaketa garrantzitsua izaten jarraitzen du. Ikusi besterik ez dago irabazleen zerrenda. Lurralde guztietako bertsolariek parte hartzen dute.
Azkeneko ekitaldia, 2006ko abenduan jokatu zen. Antolatzaile Ereintza Elkartea izanizen eta Xenpelar Bertso Eskolaren laguntza jaso zuen, azken urteotan ohikoa izan den bezala.
Aurtengoan, XX. Xenpelar Sari honetan, Ereintza Elkartea eta Xenpelar Bertso Eskola dira antolatzaileak, maila berdinean eta 3 kanporaketa jokatuko dira (azaroaren 26an, azaroaren 27an eta abenduaren 3an), Xenpelar Etxean.
Finala, txapelaren bila, abenduaren 8an Errenteria Hiria Kulturgunean jokatuko da. Aipatu beharra dago finala Xenpelar hildako egun berean jokatzen dela. Juan Frantzisko Petriarena Berrondo, Xenpelar handia, 1835ean Errenterian jaio eta 1869ko abenduaren 8an hil zen. Aurtengoan, beraz, 141 urte beteko dira Xenpelar hil zenetik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario