Xenpelar

Xenpelar

2010/11/11

Badator XX. Xenpelar Saria

XX. Xenpelar Saria Errenteria-Oreretan jokatuko da 2010eko azaroan eta abenduan. Aurten sei bertsolariko hiru kanporaketa jokatuko dira azaroaren 26an (ostirala) eta 27an (larunbata) eta abenduaren 3an (ostirala) arratsaldeko 20:00etan Xenpelar Etxean.

Bertsolariak:
  • Azaroaren 26an: Aitzol Barandiaran, Alaia Martin, Ekhi Erramundegi, Iñaki Aleman, Oier Aizpurua, Unai Gaztelumendi.
  • Azaroaren 27an: Agin Rezola, Ane Labaka, Izar Mendiguren, Julio Soto, Patxi Iriart, Saioa Alkaiza.
  • Abenduaren 3an: Arrate Illaro, Asier Azpiroz, Haritz Casabal, Jone Uria, Manu Goiogana, Odei Barroso.
Hau da bertsolariek kanporaketa-saioetan egin beharko duten lan puntuagarria:
1. ofizioa: 3 bertso neurri eta doinu librean
2. ofizioa: 3na bertso Iparragirre abilla dela doinuan
3. ofizioa: 4na kopla
4. kartzela: 3na bertso zortziko handian.
Kanporaketa bakoitzeko bi bertsolari puntuatuenak pasako dira finalera. Sei bertsolari horiek finala jokatuko dute abenduaren 8an (asteazkena) Errenteria Hiria Kulturgunean (Niessen) arratsaldeko 18:00etan.
Hau da finalean egin beharreko lan puntuagarria:
1. ofizioa: 3na bertso neurri eta doinu librean
2. ofizioa: 3na bertso neurri eta doinu librean
3. bakarka: 2 puntu erantzun, eta 9ko txikian hitza emanda bertso bat
4. ofizioa: puntukako ariketa (3na hasiera)
5. bakarka: 3na bertso zortziko handian.
Mozketa eta bi aurrera:
6. ofizioa: 3na bertso Mañontzi doinuan
7. kartzela: 3na bertso doinu eta neurri librean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario