Xenpelar

Xenpelar

2010/11/28

2. kanporaketako sailkapena

Azaroaren 27an (larunbata) jokatutako kanporaketaren ondorioz, Agin Rezola eta Julio Soto sailkatu dira XX. Xenpelar Sariko finalerako.
Hauek izan dira puntuazioak:

1.
Agin Rezola
229

2.
Julio Soto
225

3.
Ane Labaka
224   

4.
Patxi Iriart
207,5

5.
Saioa Alkaiza
201

6.
Izar Mendiguren
192,5

1. kanporaketako sailkapena

Azaroaren 26an (ostirala) jokatutako kanporaketaren ondorioz, Alaia Martin eta Aitzol Barandiaran sailkatu dira XX. Xenpelar Sariko finalerako.
Hauek izan ziren puntuazioak:

1.
Alaia Martin
226

2.
Aitzol Barandiaran
218,5

3.
Unai Gaztelumendi
217   

4.
Oier Aizpurua
209,5

5.
Iñaki Aleman
207,5

6.
Ekhi Erremundegi
195,5

2010/11/26

2. kanporaketako protagonistak

Bigarren kanporaketa azaroaren 27an izango da, arratsaldeko 20:00etan Xenpelar Etxean. 
Hauek dira kantatuko duten sei bertsolariak:


    Agin Rezola
    Ane Labaka

    Izar Mendiguren
    Julio Soto

    Patxi Iriart
    Saioa Alkaiza

Gai-jartzailea:
    Kepa Isasi

2010/11/25

1. kanporaketako protagonistak

Lehenengo kanporaketa azaroaren 26an izango da, arratsaldeko 20:00etan Xenpelar Etxean. 
Hauek dira kantatuko duten sei bertsolariak:


    Aitzol Barandiaran
    Alaia Martin

    Ekhi Erremundegi
    Iñaki Aleman

    Oier Aizpurua
    Unai Gaztelumendi

Gai-jartzailea:
    Mikel Lersundi

Oarsoaldeko Hitzan Xenpelarri buruz

Xenpelar Saria indartsu etorriko da ostiralean

Indartsu etorriko da aurten Xenpelar Bertso Eskolak antolatutako Bertsolari Gazteen XX. Xenpelar Saria. Gazteak, baina maila oneko bertsolariak aurki daitezke aurtengo kartelean. Esate baterako, Julio Soto egungo Nafarroako Txapelduna, Jone Uria edo Alaia Martin. Hain zuzen, hiru horiek izango dira txapela janzteko hautagai nagusiak.

Horretarako, baina, lehenik eta behin kanporaketak gainditu beharko dituzte. Lehena, hain zuzen, ostiralean (hilak 26) jokatuko dute. Bertan, honako bertsolariak ariko dira: Alaia Martin; Aitzol Barandiaran; Oier Aizpurua; Iñaki Aleman; Unai Gaztelumendi eta Ekhi Erremundegi.

Bigarrena, berriz, hurrengo egunean (hilak 27) izango da. Bertan Julio Soto; Agin Rezola; Patxi Iriart; Saioa Alkaiza; Izar Mendiguren eta Ane Labaka ariko dira nor baino nor.

Azken kanporaketa abenduaren 3an izango da. Jone Uria; Odei Barroso; Arrate Illaro; Haritz Casabal; Manu Goiogana eta Asier Azpiroz izango dira parte hartuko duten bertsolariak.

Bi bertsolari, aurrera

Kanporaketa bakoitzetik bi bertsolarik egingo dute aurrera, eta horiek final handira pasatuko dira zuzenean. Abenduaren 8an izango da, Errenteria Hiria Kulturgunean, 18:00etik aurrera. Egun hori Xenpelar bera hil zen eguna da, eta haren omenez jarri dute orduan finala.

Kanporaketa guztiak, berriz, Xenpelar Etxean jokatuko dira, 20:00etan hasita. Gainera, horietara joateko ez da ezer ere ordaindu beharko; dohainik izango dira. Hori bai, final handirako sarrerak erosi beharko dira, baina prezio eskuragarria jarri nahi izan dute antolatzaileek: 16 urtetik gorakoek 3 euro ordaindu beharko dute sarrerarengatik, eta hamasei urtetik beherakoek euro bat.

Gazteen erakusleiho

Aurten hogei urte bete ditu Xenpelar Sariak, eta bera da bertsolari gazteen erakusleiho garrantzitsuena; alegia, handik bertsolari handiak atera dira. Ikusi besterik ez dago txapeldunen zerrenda: Iñaki Murua; Xabier Euzkitze, Jon Sarasua; Jon Maia; Uxue Alberdi; Angel Mari Peñagarikano… Hain zuzen, azken horri omenaldia egiteko asmoa daukate aurten antolatzaileek, eta finalean bera ariko da sariak banatzen. Bertsoren bat ere botako du Peñagarikanok, ikusleei hutsik egin gabe.